Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterraren 9. edizioa aurkeztu dute Leioan
Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterra hasi da Xabier Madariagaren eskutik
“Parisen ustez askoz gehiago disfrutatu dudala” adierazi du Xabier Madariagak
Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterraren 9. Edizioari hasiera eman dio EHUk. Honi ongi etorria emateko, pasa den Irailaren 26an Xabier Madariaga kazetaria gonbidatu gisa etorri zen lan munduan berak izan duen esperientzia kontatzeko.
EITB, EHU eta beste 12 enpresa pribatuek aurreko irailaren 26an aurkeztu zuten Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterraren 9. Edizioa. Ekitaldia UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean izan zen.
Hasieran, aurtengo ikasketa planari buruzko informazioa iragarri zuten. Plangintza honek, 9 ikasgai beharrezko ditu non horietako batzuk berriak diren; besteak beste, Marketin Digitala edota Komunikazio Birtualen Kudeaketa ikasgaiak. Teoria ez ezik, 3 hilabeteko praktikak eskaintzen ditu master honek. Horrez gain, EITBk master honen prozesuan parte hartzen duenez, 4 pertsonek beka bat lortzeko aukera ahalbidetzen du.
Master honek hainbat ekitaldi berezi prestatzen ditu, ikasleak euren etorkizunean lan munduari begira prestatzeko eta enplegutasuna handitzeko. Ekitaldi hauen artean ikastaroak, jarduerak eta MMLAB aurkitzen dira. Honez gain, hauek kontrolatzeko eta laguntzeko tutoreak daude, eta antolaketan berriz, zuzendariak eta idazkariak.
Kazetari esperientzia
Xabier Madariaga kanpoan lan esperientzia handia izan duen EITBko kazetari bat da. EHUn kazetaritza bukatu ondoren, 22 urte zituela Jeruslaemera jo zuen berriemaile gisa. Honek iturririk ez zituelarik, lortzen zuen informazio guztia BBC eta beste hainbat iturrietatik ateratzen zuen. Hortik aurrera, pertsonalki zein profesionalki hazten hasi zen, eta errekonozimendu handia lortu du lan munduan.
Jerusalemetik Madrilera joan zen 2 urtez. Ondoren, Parisera joan zen 7 urtez eta bertan esperientzia handia lortu zuenez, ezagutzera eman zen eta bere burua posizionatu zuen kazetaritzan.
Gaur egun, berriemaile lanak alde batera utzi ditu, eta EITBko Ur Handitan programako aurkezlea da.
Xabier Madariaga kazetaria izan da gonbidatu berezia, nor bere ibilbide profesionalaz hitz egin duen
Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterraren 9. edizioaren aurkeztu zen atzo. Aurkezpena EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan izan zen, goizeko 11etan, Leioan.
Masterra EITB-k eta beste 12 enpresa pribatuk babesten dute. 9 eskola izango ditu eta 3 hautazko berri edukiko ditu eta praktika aldietan 15 kreditu lortzen dira. Guztira, 3 hilabetetan zehar 375 orduko praktikak osatzen dute masterra. Master bukaerako lanak ordea, 3 memoria mota desberdin ditu eta 6 kredituko balioa du.
Aurtengo edizioan, ekitaldi bereziak egongo dira; horien artean, ikastaro ezberdinak, jarduerak, MMLAB… Azkeneko hau ikasle eta irakasle oso inplikatuekin eramaten da aurrera hitzaldia eman zuen emakumearen arabera.
Masterra arratsaldez izango da astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 20:00ak arte. Klaseak EITB-n eta EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean emango dira.
Ibilbide profesionala
Xabier Madariaga kazetariak Londresen ikasten zegoela euskal irratirako pieza batzuk egiten hasi zen. 22 urte zituenean Jerusalemera joan zen korrespontsal bezala irrati eta telebistari kronikak eskaintzeko. Bertan CNN eta BBCko kazetariekin egon zen elkarlanean.
Jerusalemez gain, Madrilen egon da 2 urtez eta Parisen 7 urtez. Azken leku hauetan lan egiteak ez du zerikusirik bata bestearekin bere hitzetan; “Parisen politika egiteak ez dauka zerikusirik Madrilen politika egitearekin”.
Orain Euskal Herrian egiten du lan EITB-ko “Ur Handitan” programa aurkezten.
Iñigo EGAÑA eta Xabier GONZALEZ
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
---|
Sara ALBERDI eta Idoia FERNANDEZ