UPV/EHUko Informatika fakultateak 40 urte bete ditu
Oroitzapenezko ekitaldi bat egin dute azaroaren 2an eta 3an Donostian egingo den urteroko Batzar Orokorrean
Idoia FERNANDEZ eta Sara ALBERDI
Aurten 40 urte bete ditu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Informatikako fakultateak. Lan munduari begira, aurrerapauso handia eman da urte hauetan, lan eskaintza (Ingeniaritza informatikoa) asko handitu baita. Gainera, gorantza egin du informatikaren mundua, fakultate honek prestakuntza hoberenak eskainiz euren ikasleei.
Urtero, 4.000 ikasle baino gehiago matrikulatzen dira Donostian kokatutako Informatika fakultatean. Horietatik, 1.000 ikasle inguru euskaraz egiten ditu bere ikasketak. Horri esker, euskarak lekua hartzen ari du ikasleen artean zein informatikaren munduan.
Fakultateko sorrerari dagokionez, 1969. urtean Madrilen egondako Informatika Fakultate nagusia zabaltzen hasi zen Espainia mailan, honela ateak irekiz Donostian hiru urte pasa ondoren. Hasiera batean, gradu honek bost sail desberdin eskaintzen zituen; Aplikazio programatzailea. Sistema programatzailea, Aplikazio analista, Sistema analista eta Sistemen teknikariak. Baina egun ezagutzen dugun ikasketa plana, 1976. urtean aplikatu zen Madrilen, Bartzelona politeknikoan eta Donostian Espainiako lehen informatika fakultatetan.
Prestakuntza eskaintza
Fakultate honek izan duen azken berrikuntza Bolonia prozesu ikasketa plana izan da. Orduz geroztik, 2010/2011 urteetan, fakultate honetan eskaintzen ziren ikasketak, Informatikako gradu ikasketan bihurtu ziren, non lau urte dituen eta 240 kredituz osatzen den.
Horrez gain, ikastegiko sailek –Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak– gaur egun "bikaintasuneranzko aipamena" duten bi doktorego programa eskaintzen dituzte.
Alexander Mendiburuk adierazi duenez, "horregatik antolatu dugu ospakizun hau, 40 urte hauek ikasketei zein lanbideari ematen dieten erabateko heldutasunean oinarrituta. Fakultate honek gure lurraldean eta oro har Euskal Herrian bete duen eta betetzen duen motor funtzioa ospatu nahi dugu".
Informatikako ikasle batek adierazi duenez, gradu honi esker lana aurkitzea oso erreza da. Lan munduan berehala barneratzeko aukera eskaintzen du.


