
RED-U Nazioarteko Biltzarra ospatuko da Bizkaia Aretoan
Ekitaldia azaroaren 13 eta 14an izango da. Bertan izena modu desberdinetan eman daiteke
Iñigo EGAÑA eta Xabier GONZALEZ
RED-U (Red Estatal de Docencia Universitaria) elkarteak batzordea egingo du azaroaren 13an, astelehena, goizeko bederatzietan. Biltzarra Bizkaia Aretoan gauzatuko da eta honekin batera RED-U 2017 Nazioarteko Biltzarra ere. Iraunkortasuna goi-mailako hezkuntzan nola txertatu izango da aurtengo gaia.
Ekintzak "Unibertsitatea eta garapen iraunkorra: etorkizuna konprometitzen duten ikaskuntza esperientzia" goiburua du eta EHUk prestatutako topaketak izango dira. Bertan unibertsitate desberdinetako ideiaz eta esperientziaz gogoeta egingo da. Idoia Fernandezek, EHUko Berrikuntza, Gizarte konpromisoaren eta Kulturgintza arloko errektoreordeak adierazi du unibertsitateak lortu nahi duena dela unibertsitateko kideek gai honen inguruan bakoitzak bere esperientzia partekatzea eta beste esperientziekin konektatzea.
EHUren arabera, biltzar honekin unibertsitateek ikasleak goi mailako ikasketen bidez mundua nola aldatu ahal den ohartaraztea lortu nahi dute. “Topaketa honekin bilatzen dudana da egiten ari naizen unibertsitateko ikasketekin munduan zer egin ahal dudan ezagutzea” esan du EHUko ikaslea den Liam McDonell-ek.
Ekitaldiari hasiera emango diote goian aipatutako Idoia Fernandezek, eta Gregorio Rodrigezek, RED-U elkartearen presidenteak. Nazioarteko Biltzarrean parte hartuko dutenen artean Peter Higgins, Susan Nesbit eta Marie Lamarche aurkitzen dira, nazioarteko unibertsitateetako irakasleak, alegia.
Topagunea azaroaren 13ko goizeko bederatzietan hasiko da eta azaroaren 14ko eguerdiko ordu bietan amaituko da.
Bertan parte hartu ahal izateko, RED-Uko web orrialdean erregistratu behar da eta kuota bat ordaindu. Bazkide ez izateagatik 175€ ordaindu behar da, bazkide izateagatik 125€ eta ikasleek 30€. Ikasle izaera egiaztatu behar da eta ordaintzeko moduak anitzak dira.
