top of page

Albisteak

Ziberkazetaritza Nazioarteko bederatzigarren Kongresua ospatu da Bilbon

Biziraun

Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresua ospatu da Bilboko Bizkaia Aretoan. Aurtengoa kongresuaren bederatzigarren edizioa izan da eta EHU-k antolatu du. Ekitaldia azaroaren 27 eta 28an gauzatu da.

 

Azaroaren 27an, goizeko bederatzi eta erdietan eman zion hasiera Kongresuari Koldo Mesok, EHU-ko Leioako Campuseko Kazetaritza II saileko Zuzendaria eta Kongresuaren arduradunak. Berarekin batera aurkitzen ziren Simon Peña, Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzen Fakultateko Dekanoa, eta Patxi Juaristi, EHU-ko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea.

 

Kongresuaren lehenengo egunean parte hartu zuten Steve Paulussen Anberesgo (Belgika) Unibertsitateko irakasleak, Laura Ahva Tanpereko (Finlandia) Unibertsitateko irakasleak eta Amanda Brouwers Groningengo (Herbehereeak) Unibertsitateko irakasleak. Lehenengo jardunaldiari mahai-inguru batek eman zion amaiera.

 

Bigarren egunean Miguel Hernández Unibertsitateko (Elx) José Alberto García Avilés irakasleak eman zion hasiera Kongresuari, eta bere ostean bi mahai-inguru egon ziren.

 

Eusko Jaurlaritzak, Ikerketa eta Ekonomia Sailak, EHU-k eta Gizarte eta Komunikazio Zientzen fakultateak babestu dute ekitaldi hau, beste batzuen artean.

Laura Ahva: “Hazi diren baina oraindik ofizialtzat hartu ezin daitezkeen erakunde erdi-instituzionalak interesatzen zaizkit”

Biziraun

Laura Ahvak, Tampereko (Finlandia) unibertsitateko irakasleak, “Cafébabel” deituriko aldizkari digitala aurkeztu du pasa den azaroaren 27an, Bilboko Bizkaia aretoan ospatutako Ziberkazetaritza  Nazioarteko Kongresuan.

 

Cafébabel” parte hartze albistez osaturiko aldizkari digitala da; unibertsitateko ikasketak bukatu berriko hogei europar gaztez osatuta dagoena. Ikasleek Erasmus ikasketa programa bukatzerakoan, bertan lantzen zituzten gaiak eztabaidatzen jarraitu ahal izan zuten aldizkari digital honi esker.

 

Egun, Europa mendebaldeko ia herrialde guztiek osatzen dute “Cafébabel” aldizkari digitala. Bertan, profesionalak ez diren parte hartze boluntarioek,  gazteei interesatzen zaizkien gaiak lantzen dituzte inolako ordainsaririk gabe. Laura Ahva irakasleak “in-betweners” bezala izendatu zituen honako jendea audientzia eta kazetarien artean kokatzen direlako.

Steve Paulussen: “gaur egun jendeak sare sozialetatik iristen zaizkion albisteetan parte hartzen du”

Ziberkazetaritzaren inguruko ikerketaren berri eman du Steve Paulussen-ek Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresuan. Pasa den azaroaren 27an, Bilbon, EHU-ko Bizkaia Aretoan azaldu zituen bere ikerketaren nondik norakoak.

 

2007an ekin zion ikerketari Paulussen-ek, kide batzuekin batera. Ikerketaren helburua zen jakitea ea zer nolako inpaktua eduki zezakeen ziberkazetaritzak hedabideetan. Audientziaren parte hartzea ere aztertu zuten, gizartean eta kazetaritzan pairatu ahal ziren aldaketak jakin nahiez. “Uste genuen hedabideek garaiko kazetaritza alde batera utziko zutela kazetaritza parte hartzaile berri batera egokitzeko.”

 

Estatu Batuetako lau helduetatik hiruk mugikor adimentsu bat daukate, eta informazioa kontsumitzeko erabiltzen dutela dio Steve Paulussen-ek. Gaur egun “berebiziko” garrantzia ematen dio Paulussen irakasleak sare sozialeei, hiritarrak izan daitezkeelako kazetarien iturri pertsonal berriak, Udaberri Arabiarrean gertatu zenez, esaterako.

Biziraun

Amanda Brouwers: “audientziak positiboak dira, gobernu eta enpresengandik independenteak direlako”

Biziraun

PodGront kazetaritza enpresa jarri du martxan Amanda Brouwers-ek, eta bere lehenengo hilabeteetan izan duen esperientzia kontatu du Bilbon ospatu den Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresuan. Azaroaren 27an eduki zuen agerraldia, EHU-ko Bizkaia Aretoan.

 

Kazetaritza ekintzaile baten alde agertu zen hitzaldian, eta horren adibide da berak sorturiko PodGront kazetaritza enpresa. Brouwers andereak nahi duena da kazetaritza ulertzeko eredu berri bat ipini gizartean: “modelo berri bat ezarri nahi dut non jendeak parte hartzeko ordaindu behar duen, eta geroz eta gehiago ordaindu, orduan eta gehiago parte hartzeko aukera izango duen podcast-etan.” Positibotzat hartzen ditu Amanda Brouwers-ek audientziak, bere esanetan, audientziari esker jakin dezakeelako ea bere metodoa ondo doan edo ez.

 

Groningengo Unibertsitatean (Herbehereeak) ikasi zuen eta bertan, 2016ko otsailean hasi zen doktoregotza egiten. Jendeari laguntzeko batu zela kazetaritzara adierazi zuen Amanda Brouwers-ek, eta datuei “sekulako” garrantzia ematen dioela ere esan zuen.

bottom of page