top of page

HEZKUNTZA

Lan talde txikietan lan egitea onuragarria da ikasle-irakasle guztientzat

Institutu txikiak ekartzen dituzten onurak azaldu ditu Maria Cristina González I.E.S. Karrantzako ingeleseko irakasleak

Betidanik desberdintasun nabaria egon da lurralde ezberdinetan kokatuta dauden institutuen artean. Batez ere, landa-eremuko ezagunak eta txikiak diren institutu, eta handiak zein hiritarrak diren institutuen artean. Handiak diren eskoletan ohikoa da ikasgelak ikaslez bete-beteta egotea, eta irakasle kopuru nabarmena bertan lan egiten igarotzea. Izan ere, giroa ezta edozein ikasgai irakasteko metodoak ez dira batere berdintsuak eskola hauen artean gaur egun. Hori ikusirik, lan talde txikietan lan egiteak dakarren onuraz zein abantailaz eta desabantailaz ohartarazi, eta gustura lan egitea beharrezkoa dela aldarrikatu du aditu batek, institutu txiki batean praktikak egin dituen ikasle batekin. (madre e hijo)

    Landa-eremuko zentro txikietan lan egitea “abantaila paregabea” dela azaldu du I.E.S. Karrantzako ingeleseko Maria Cristina González irakasleak, “ikasle gutxi direlako eta lan gutxiago suposatzen duelako” irakaslearentzat zein ikasleentzat. Gainera, ikasle kopuru mugatu batekin ikasgaietan gaiak azkarrago irakasten direla nabarmendu du, ordutegi hobe bat eta giro xume bat izatearekin batera, herriko umeak baitira bertako ikasleak. Bat dator horrekin Adrián Fernández, Deustuko Unibertsitatean Hizkuntza Modernoen gradua bukatu eta irakasle izateko master bat egiten dagoen ikasle ohia. “Klase bakoitzeko 15 ikasleko bataz-bestekoarekin oso erraza da zuk nahi dituzun ekintzak aurrera eramatea, eta ikasle guztien zalantzak argitzeko denbora gehiago dago baita ere; talde txikiak mesedegarriak izan dirabeti irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako”.

    Hala ere, gaur egun horrelako zentroetan lan egitea eta ikastea desabantaila asko ditu ikasle zein irakasleentzat. Hori aitortu du González adituak, landa-eremuko eskola eta institutu askok bata bestetik gertu ez daudelako hainbat gauzetarako, Karrantza Haraneko institutuarekin gertatzen den bezala. Ikasleek askotan herritik kanpoko hainbat ekintza egin behar dituzte, baina gehienetan  hauek dirutza dezente suposatzen dute hirigunetik urrun gauzatu behar direlako, eta garraioa oso garestia delako. Horrekin batera, arazo larrienetariko bat da horrelako institutuetan ikasten duten gazteek, gehienetan, ezin dutela nahi dutena ikasi, hautazko ikasgai gutxi eskaintzen dizkietelako ikasle kopuru mugatua izateagatik. Ikasle gutxi egonez gero, ikasgai desberdinak emateko taldeak ez dira osatzen eta gehiengoak nahi duena ikastera behartuak izaten dira askotan.

    Horrelako ikastetxeetan ikasteak ikasleengan izan dezakeen eragin negatiboari buruzko beste arrazoi bat aipatu du Karrantzako ingeleseko irakasleak. “Arazoak dituzten ikasleen artean sekulako egoera bat sortuko balitz, ez daude eskura honelako ikasleei gomendatzeko erreferentziazko zentrorik”. Honelako ikasleentzat hainbat zentro daude Euskal Herri osoan zehar, baina ez herri txiki eta hirietatik urrun dauden herrietan, Karrantza Haranan gertatzen den bezala.

 

Praktikak institutu txiki batean

Hainbat ikaslek unibertsitateko ikasketak burutzen dituzte etorkizunean irakasle izateko helburuarekin. Horietako askok, txikitan ikasi zuten institutu eta eskoletan praktikak egiteko eskakizuna egiten dute, eta bertan irakasle moduan aritzea lortzen dute epe motz batean (3 asteko praktikak, gutxi gora behera).

    Adrián Fernández, Deustuko Unibertsitatean Hezkuntza Modernoetako gradua bukatu duen eta orain irakasle izateko masterra ikasten dagoen karrantzatarra, txikitan ikasi zuen institutuan  praktikak egitea sekulako esperientzia eta aukera izan dela, eta “erlaxatuta zein fidakor” sentitu dela aitortu du. Karrantzako institutuan 9 asteko praktikak burutu ondoren, argi utzi du praktikak, orokorrean, gradua eta masterra baino aberatsagoak izan direla. Hauen bitartez, irakasle izan nahi duten guztiek praktikan jarri dezakete ikasi duten guztia, eta benetan egiaztatu irakasle izateko prest dauden ala ez.

Hala ere, praktika hauetan aldatuko lukeen gauza bakarra hauen denboraldia da. “Erantsiko nukeen gauza bakarra praktiketako epe askoz luzeago bat izango litzateke. Erabilgaitz eta burokratikotzat hartzen ditudan irakasgaiak kenduko nituzke, eta praktiketako denboraldi luzeago batez ordezkatuko nituzke”.

    Bestetik, askotan gertatu egin den gauza, ikasle batek horrelako praktikak bere institutuan egitean datza. Txikitan bere irakasleak izan zirenekin, gaur berarekin aritzen dira lanean. Fernándezen arabera, gauza oso normala izan da nahiz eta gainerako irakasleentzat horrela ez izan,  16 urterekin eskola utzi izan zuen umea, gaur 22 urte dituelako eta ingelesa irakasten duelako.

    “Ikasle-irakasle harremanak gertukoagoak dira  institutu txikietan eta hori abantaila handia da ikasle zein irakasleentzat”.

Adrián Fernández Deustuko Unibertsitatean Hizkuntza Modernoetan graduatutako ikasle ohia

 

    “Haranaren ikasleen gehiengoa ezaguna denez,  behin betiko irakasleria familia handi bat bagina sentitzen gara”.

Maria Cristina González I.E.S. Karrantzako ingeleseko irakaslea

 

Irakasle eta ama

Irakasle askorentzat haien herrian bertan lan egitea erosotasunaren sinonimoa da. Lanera oinez joan ahal izatea edota kotxea hartu behar izanez gero, arriskurik gabeko bidaia motza egin behar izatea aukera paregabea da.

    Maria Cristina González I.E.S. Karrantzako ingeleseko irakaslea da eta Karrantzan bertan bizi da. Azaldu duenez, erosotasun asko ditu herrian bertan lan egitea, baina deserosoak diren hainbat egoera bizi izan ditu ere.  Familia askok ez dituzte lan orduak eta bizitza pertsonala ondo bereizten, eta kalean gerturatu egiten dira haien seme-alaben inguruan galdezka. Gainera, Karrantzako institutua oso txikia denez, haien familiako zenbait pertsonari eman behar izan dio klase, haren seme-alabei zein ilobei, besteak beste. Hala ere, berarentzat “oso egoera positiboa” izan da hori.

Uste duzu zure seme-alabei klase emateak eragin positibo edo negatiboa izan duenik?

Nik positiboki baloratzen dut, eta uste dut beraiek horrela baloratzen dutela ere, uste dudalako hori izan dela aurrera jarraitzeko bultzatu diena. Hala ere, ez dute izan beste aukerarik.

Egunero kalean aurkitzen dituzun ikasleekin lan egitea atsegina da zuretzat?

Guztiz, nire ikasgaiarekin eta lanarekin asko gozatzen dudalako eta azkenean ikasleria hezitzea suposatzen duelako; nire grina.

Elkarrizketa - Maria Cristina
00:00 / 00:00
bottom of page